- Programa, Col·lectiu-k zuzendua, hainbat saiotan garatuko da urriaren 1, 2 eta 3an.
- Urriaren 1ean eta 2an haurtzaindegi zerbitzua egongo da Kultur Etxean
Udalerriko segurtasuna aztertu eta hobetzeko asmoz, Udalak Esplorazio Martxa batzuk antolatu ditu datorren asteartetik aurrera. Martxa horiek Col·lectiu-k zuzentzen ditu, eta emakume cis, trans eta bitarrak ez diren pertsonei zuzenduta daude. Espazio publikoetako segurtasun-pertzepzioan eragina duten elementu fisikoak eta sozialak identifikatzea dute helburu. Gainera, haurtzaindegi zerbitzua jarriko da Kultur Etxean urriaren 1ean eta 2an.
Jardueren programa hainbat saiotan garatuko da:
Urriak 1, asteartea: Prestaketa saioa
- Ordua: 18:00 h
- Lekua: Amurrioko Kultur Etxea
- Deskribapena: Proiektuaren eta kontzeptu nagusien aurkezpena, eta Amurrioko herrigunetik egingo diren hiru ibilbideren definizioa.
Urriak 2, asteazkena: Tailer-diagnostikoa eta Esplorazio Martxak
- Goizean: Hiri Segurtasunari buruzko tailer-diagnostikoa Amaurre ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleekin.
- Arratsaldean: Elkarren segidako bi Esplorazio Martxa egingo dira, hiriguneko eremu periferikoak aztertzeko.
- Lehenengo ibilaldia: 17:30 h
- Bigarren ibilaldia: 19:30 h
- Elkargunea: Juan de Urrutia plaza
Urriak 3, osteguna: Esplorazio Martxa Amurrioko erdigunean
- Ordua: 10:30
- Elkargunea: Juan de Urrutia plaza
- Deskribapena: Erdiko aldean bideraturiko martxa, erabilgarritasun mugatua dutenentzat edo ibilbide laburragoak nahiago dituztenentzat.
Col·lectiu arkitekto, hirigile, soziologo eta hezitzaileek osatutako diziplinarteko kooperatiba bat da, hirigintzaren eremutik etxeko espazioak, espazio komunitarioak eta espazio publikoak ikuspegi feminista intersekzionaletik birpentsatzeko lan egiten duena, prestakuntza- eta sentsibilizazio-lanak eginez.
Amurrioko Udalak emakumeek proiektu honetan aktiboki parte hartzearen garrantzia azpimarratu du; izan ere, haien eguneroko esperientziak funtsezkoak dira hiri-ingurune seguruago eta inklusiboago bat diseinatu eta eraldatzeko.