Irailak 10, Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguna

Suizidioa osasun publikoko arazo garrantzitsua da, eta ondorio sozial, emozional eta ekonomiko handiak ditu. Kalkulatzen da gaur egun urtean 700.000 suizidio baino gehiago gertatzen direla mundu osoan, eta horietako bakoitzak askoz pertsona gehiagori eragiten diela.
Irailaren 10a Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguna da. Jardunaldi honen helburua arazoan arreta jartzea, arazoari lotutako estigma murriztea eta erakundeen, gobernuen eta publikoaren artean kontzientzia sortzea da, suizidioaren alternatiba bat dagoela eta gure ekintzen bidez itxaropena sustatu eta prebentzioa indartu dezakegula adieraziz.


Gure ekintzek, eskala gorabehera, itxaropena eman diezaiekete gaizki pasatzen ari direnei. Horregatik, egun honetan San Antongo igogailu panoramikoa hori kolorez argiztatuko dugu.

 

 


Inprimatu   E-maila