Amurrioko Udalak indarkeria matxistaren aurkako jarduera-protokolo berria sortu du

  • Eguneratzean sexu-generoen aniztasuna sartu da prozeduran, bai eta sexu-indarkeriaren biktimei laguntzeko foru zentro berria ere: Tximeletak Zentroa.
  • Araban honako 4 administrazio-erakundek sinzatzen duten lehen protokoloa da: Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Osakidetzak eta Ertzaintzak

 Amurrioko Udalak, Arabako Foru Aldundiarekin, Osakidetzarekin eta Ertzaintzarekin lankidetzan, indarkeria matxistaren aurkako jarduera-protokoloa sortu du, sexu-aniztasun generikoa barne. Araban honako 4 administrazio-erakundek sinzatzen duten lehen protokoloa da: Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Osakidetzak eta Ertzaintzak. Izan ere, orain arte, indarkeria matxistari aurre egiten dioten LGTBIQA+ kolektiboko pertsonak (etxekoa, genero barrukoa edo LGTBIQA+fobiak eragindakoa) ez dira behar bezala aztertu. Protokoloak ez-egite hori zuzentzea du helburu, indarkeria matxistaren eraginpean dauden guztiek beharrezko babesa jasoko dutela ziurtatuz.

Protokolo berriak Tximeletak Zentroa ere barne hartzen du, joan den apiriletik Araba osoko emakumeei zerbitzua ematen dien foru baliabide berria, eta lurraldean sexu-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko dagoen lehen zentroa da.

Gaur goizean, dokumentu berri horren xehetasun guztiak azaldu dira, eta protokoloa bera sinatu dute Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak, Gorka Urtaran
Gizarte Politiketako foru diputatuak, Jon Guajardo ESI-Barrualde Galdakaoko zuzendari kudeatzaileak eta Alfonso Martínez Sainz Laudioko ertzain-etxeko komisarioak. Aurkezpenean Amurrioko Udaleko Berdintasun zinegotzi Ixone Saratxagak ere hartu du parte.

Azken urteotan, aurrerapen garrantzitsuak ikusi dira, bai gizartean, bai legedian, indarkeria matxistaren aurkako borrokan. Aurrerapen horiek berriki onartu diren zenbait legetan islatu dira; lege horiek zuzenean eragiten diete terminologiari, jarduteko jarraibideei eta esparru horretan esku hartzeko prozedurei. Indarkeria matxistaren aurrean erantzuna hobetzen jarraitzeko, funtsezkoa bihurtu da indarrean dagoen protokoloa berrikustea eta berria sortzea, eta, horrela, esku-hartze eraginkorra eta gizarte-errealitate berrietara egokitua bermatuko da.

Protokolo horren helburu nagusien artean biktimei laguntzen zuzenean inplikatuta dauden erakundeen arteko jarduera eta koordinazioa hobetzea dago. Gainera, ahalegin horretan beste erakunde publiko batzuk eta gizarte zibileko elkarteak integratzearen garrantzia nabarmentzen da, indarkeria matxistaren eragina bizi duten emakumeei, adingabeei eta LGTBIQA+ kolektiboko pertsonei laguntzeko sarea zabaltzeko helburuarekin.

Horrela, Amurrioko Udalak indarkeria matxistaren aurrean erantzun inklusiboagoa eta eraginkorragoa emateko konpromisoa berretsi egiten du, biktima guztien esperientzien eta beharren aniztasuna aitortuz eta helduz.

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (AMURRIOKO II. PROTOKOLOA.pdf)AMURRIOKO II. PROTOKOLOA 3050 kB05-09-24 11:11

Inprimatu   E-maila