Guztira 1.304 lagunek, horietatik 772 neskatoak eta 532 mutikoak, erabili dute uda honetan Txoko Laranja, Amurrioko Udal Liburutegiak haurrentzat koordinatutako proiektua.
Horrela, 6 astez (ekainaren bigarren hamabostalditik uztaila amaitu arte) bertaratutakoek udal parkeko etxolan, haur liburutegi zerbitzuaz (liburuak mailegatuz), mahai-jokoez eta maskara, apaindutako pintza eta papiroflexia tailerrez gozatzeko aukera izan dute.