Programazio osoa ekainaren 23an egingo da 18:00etatik aurrera Juan Urrutia parkearen eta elizaren inguruan
Gainera, jai hau aprobetxatuz, tabernetan musika asteburu bat antolatu da, ostiralean hasi eta igandera arte luzatuko dena
Urtero bezala, San Joan jaiak ongi etorria emango dio udari Amurrion. Jaia Juan Urrutia parkean eta elizaren inguruan ospatuko da datorren igandean, ekainak 23.
Egitaraua 18:00etan hasiko da, GANSO & Cia antzerki taldearen eskutik. Ondoren, 19:00etan, Kalakako egurrezko jokoak izango dira. Aldi berean, elizan, Musika Eskolako Combos taldearen emanaldia izango da. San Juan eguneko ospakizunak 19:30tan jarraituko du Scout taldearen txokolatada edo limonadarekin. 22:30ean hasiko da Akelarrea Otsemeak-en eskutik, eta 23:30ean Beranduegi taldearen erromeria izango da.
Asteburu musikala
Jai hau aprobetxatuz, tabernetatik musika asteburu bat antolatu da ostiraletik igandera musika emanaldiekin. Poteo Musikala ostiralean, hilak 21, 18:00etan hasiko da eta ostiral arratsaldean, larunbatean 13:00etatik aurrera eta igandean 12:30etik aurrera luzatuko da.