Amurrioko udako igerilekuak ekainaren 15etik irailaren 15era irekiko dira

Aire zabaleko udako igerilekuen denboraldia ekainaren 15ean hasiko da Amurrion eta irailaren 15era arte iraungo du. Ordutegia astelehenetik igandera izango da, 10:30etik 20:30era ekainean eta irailean, eta 10:30etik 21:00etara uztailean eta abuztuan.

BaƱueta kiroldegiko abonatuek, 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen eta orain arte baja hartu ez dutenek, doan izango dute udal igerilekuetan sartzeko aukera.

Udal igerilekuen harrera zabalik egongo da ekainaren 10etik 15era, 10:00etatik 13:00etara. Epe horretan, abonatuen alta guztiak egin ahal izango dira. Informazioa behar duten interesdun guztiek harremanetan jarri beharko dute 945390668 zenbakian edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan.


Inprimatu   E-maila