Maiatzaren 10ean hasiko da aurtengo “Eskatu Euskaraz eta Saria Irabazi” kanpaina Amurrioko saltoki, zerbitzu enpresa eta tabernetan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Aurten kanpaina honetan 27 establezimenduk hartuko dute parte, Amurrioko Udala barne: Adigrafik komunikazio agentzia, Albizabal taberna, Amurrioko Udala, Aranoa zapatak, Arregi argazkigintza, Aromia produktu naturalen denda, Arkune taberna, Autsiki albaitaritza, Ayala II taberna, Basualdo kirol-denda, Biderdi taberna, Burutxaga harategia (Mendiko kalea), Desvan taberna, Gancedo jantzi-denda, Ganbara taberna, Frontoi taberna, Goxoa okindegia, Guk taberna, Lur belar-denda, Lutxi Toys arropa-denda, Luyando optika, Marta gozotegia, Quick Pc Repair informatika zerbitzuak, Rinconcito taberna, Selene fruta-denda, Txoko Gorri taberna eta Txotis taberna.
3.372 txartel izango dira eskuragarri Amurrioko establezimendu hauetan euskara erabiltzen duten bezeroentzat. Horietatik batzuek sari zuzena izango dute eta beste hainbatek zozketa batean izena emateko aukera. Sari zuzen horien artean, egitasmoaren eskuko telefonorako zorro batzuk eskuratzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
Boletoak maiatzaren 30era arte banatuko dira (egun hori barrne) eta maiatzaren 31an, izena eman duten guztien artean, 300 €-ko bonoa zozkatuko da, hitzarmenkide diren establezimenduetan kontsumitzeko.