Auzoetako Topaketak 2024

Maiatzean zehar, topaketak egingo dira Amurrioko hainbat auzorekin, auzoetan barrena egingo diren ibilbideen bidez, auzotarrek lagunduta. Amurrioko Udaleko teknikariek eta politikariek ibilbide horietan parte hartuko dute bertako bizilagunekin batera, gorabeherak eta hobetzeko beharrak in situ identifikatzeko.

Urteetan zehar batzarrak egin dira Amurrioko hainbat auzotako bizilagunekin, eta auzotar askok parte hartu dute ekimen honetan. Horrela, haien beharrak jaso eta orain arte egin diren jardueren berri eman ahal izan da.

2021az geroztik, auzo-batzar horiek ibilbide/ibilaldi bihurtu dira auzoko kaleetan, auzotarrekin batera, gorabeherak eta inbertsio-proposamen zehatzak bertatik bertara ezagutzeko. Ibilbideek arrakasta handia izan dute aurreko urteetan, eta, beraz, aurten ere formula horren aldeko apustua egin da auzoekin topaketak garatzeko.

Horrela, bederatzi ibilbide edo ibilaldi aurreikusi dira, programaren parte den auzo bakoitzeko bat. Edizio honetan Goikolarra auzoa ez da programa honetan sartzen, prozesu propioa behar duen hiri-berroneratze integraleko proiektu batean murgilduta baitago.

Arratsaldeko 17:30ean izango dira, ahalik eta pertsona gehienek parte har dezaten. Amurrioko Udalaren aldetik politikariak joango dira, baita hainbat zerbitzutako teknikariak ere (obrak, lorezaintza, udaltzaingoa, hirigintza eta parte-hartzea).

Aurreko edizioetan jasotako eskaeren egoerari buruzko informazioa udalaren webgunean egongo da eskuragarri.

Aurreko urteetan jasotako eskaeren egoera: https://n9.cl/tnxya 

JARRAIAN, TOPAKETA BAKOITZAREN XEHETASUNAK ADIERAZTEN DIRA:


Inprimatu   E-maila