Jardunaldiak azaroaren 16, 23 eta 29an izango dira, 16:00etatik 18:30era. Prestakuntza amaitu ondoren, bisita antolatuta dago jardunaldia garatuko den enpresan ezagutzeko, eta ostean produktu dastaketa egongo da.
“Express” prestakuntza mota honek pertsona ekintzaile eta enpresa edo negozio txikientzat harrera ona izan duenez, berriro ere hiru jardunaldi antolatu dira eskualdeko udalerrien artean. Aurten, prestakuntzaz gain, prestakuntza garatuko den enpresara bisita antolatu da. Prestakuntza inguruko 3 enpresetan garatuko da, ohiko guneetatik ateratzeko eta ekimen horiei ikusgarritasuna emateko. Horrela parte-hartzaileek eskualdeko beste enpresa-esperientzia batzuk “in situ” ikusi eta ezagutzeko aukera izango dute.
Tailerretako gaiak merkataritza arlokoak izango dira, negozio edo enpresa gehienentzat zailtasun handiena suposatu ditzaketenak, batez ere negozioen hasieran. Eguneroko lanean erabiltzeko tresna eta estrategia errazak ematea da helburua, epe laburrean emaitza ikusgarriak lortzeko. Jardunaldien bideratzaileak arlo hauetan adituak diren profesionalak izango dira; Grupo Bentas eta Innobide.
Vital Fundazioak, Aiarako Kuadrillaren bidez, jardunaldi hauek diruz laguntzen ditu, enpresa-proiektu berriak abian jartzeko edo dagoeneko ezarrita dauden enpresei finkatzen lagutnzeko asmoaekin.
Informazio gehiago nahi izanez gero eta tailer guztietan edo batzuetan izena eman nahi izanez gero, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakian edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoan.