2023ko azaroaren 1etik 2024ko urtarrilaren 2ra arte borondatezko epean kobratuko dira 2023ko hainbat tributuri dagozkien ordainagiriak. Udal hilerria mantentzeagatiko tasak, udal landa-eremuko higiezinak luberritzeagatiko tasak, onura publikoko mendietan larreak aprobetxatzeagatiko tasak, ibilgailuak sartzeagatiko eta aparkaleku-erreserbagatiko aprobetxamendu bereziagatiko tasak (ibiak), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarengatik (JEZ), Ondasun Higiezinen gaineko Zergarengatik (OHZ) eta idazkunekin okupatzeagatiko tasak.
2023ko uztailaren 1etik 2024ko urtarrilaren 2ra bitartean borondatezko epean kobratuko dira 2023ko San Anton Merkatuan Postuak Jartzeagatiko Tasari dagozkion ordainagiriak.
Ordainagiriak helbideratuta ez dituzten zergadunek ordaindu ahal izango dituzte zerga-zorrak, udaletxeko herritarren kutxazainean eta euskal administrazioaren ordainketa-pasabidean, udalaren web-orriaren bidez (https://udala.amurrio.eus/eus/zerbitzuak/ogasuna-eta-zerga-bilketa/ordainketa-pasabidea), eta Eusko Jaurlaritzaren "MiPago Wallet" aplikazioarenĀ bidez.
Kobratzeko aldia hasi baino 15 egun lehenago arte onartuko dira helbideratzeak.