Bañueta kiroldegian eskainitako 2023-2024 jarduera kanpaina

Izena emateko datak, bazkideentzat zein bazkide ez direnentzat:

Ur jarduerak: 2023ko irailaren 4tik 12ra

Aretoko jarduerak: 2023ko irailaren 15etik 22ra

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09: 00etatik 13: 30era, 16: 00etatik 20: 30era.

Ikastaroen hasiera: 2023ko urriak 2

Urte osoko jarduerak, hala nola, dantza modernoa, hiiit, sebillanak eta flamenkoa, pilateak, mantentze-gimnasia, yoga, yoga euskaraz, bizkar osasuntsua, hipopresiboak, aretoko dantzak, combigym, dantza modernoa, balanced, aquafit...

Eta hiruhileko jarduerak: haurtxoen, haurren eta helduen igeriketa, martxa nordikoa, spinning eta spinning birtuala

Igeriketa mailarik ez duten haurrek maila proba bat egin beharko dute irailaren 4tik 12ra bitartean.

Doako matrikula-kanpaina:

Irailaren 1etik 30era Bañueta Kiroldegiko matrikula doakoa izango da hilabete honetan zehar alta ematen duten guztientzat, baldin eta sei hilabetez jarraian bazkide gisa egon badira, otsaila barne.

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (iharduerak 23-24actividades_ PROPAGANDA.pdf)iharduerak 23-24actividades_ PROPAGANDA.pdfJarduerak239 kB13-09-23 10:55

Inprimatu   E-maila