Amurriok Euskal Jaia ospatuko du ekainaren 1etik 3ra

NOTICIAS Gainera erabilgarri:  CAS 

Amurriok Euskal Jaia ospatuko du datorren asteburuan. Jaia ekainaren 1ean, ostegunean, hasiko da, “pintxo-potearekin” eta “Ugarte Otxotearen” kalejirarekin, arratsaldeko 19:30etik 21:30era.

Kalejira batek emango dio hasiera Euskal Jaiari ekainaren 3an, larunbatean. Ibilbidea 11:30ean hasiko da Guk auzoan, eta Mendiko Auzotik eta Elizatik jarraituko du, plazan amaitu arte. Programazioak 12:30ean jarraituko du, Euskal Jaiaren ekitaldi nagusiarekin, Iruñeko DUGUNA dantza taldearen eta Aiara Dantza Taldearen emanaldiarekin. 13:30ean kantu poteoa hasiko da Fita Fikekinekin.

Bestalde, parkean bazkaria programatu da 15:00etan, eta horretarako tiketa erosi beharko da. Tiketak Txokogorrin, Batzokian, Atxubin eta Aiara Dantza Taldearen lokalean daude eskuragarri, 10€-ren truke.

Programatutako jarduerek 16:30ean jarraituko dute, bertso saioarekin. Arratsaldean, 16:30etik aurrera umeentzako jolasak izango dira Kalakaren eskutik. 19:00etan Lau Esku & Josu Sanchez arituko dira, eta amaitzeko, 21:00etan Beranduegi erromeriak emango dio amaiera jaiari.

Jaiarekin batera, aste osoan zehar jantzi erakusketa ikusi ahal izango da La Casonan.

Inprimatu