UDABARRILEKU AMURRION

NOTICIAS Gainera erabilgarri:  CAS 

Amurrioko haurrek euskaraz jolasteko eta harremanak izateko aukera izango dute Aste Santuko oporretan.

Amurrioko Udalak doako ludoteka zerbitzua antolatu du apirilaren 3an, 4an, 5ean eta 11n, 12an, 13an eta 14an, udal ludoteka berrian (Armurulanda). 2019tik 2013ra (biak barne) jaiotako haurrek (4 eta 10 urte bitartekoak) hartu ahal izango dute parte. Ordutegia 9:30etik 13:30era izango da.

Jasotako inskripzioen arabera erabakiko da erabiltzaile guztiak nahastuta arituko diren edo adin-tarteen arabera taldeka banatuko diren.

Plazak mugatuak dira, eta Amurrion erroldatutakoek izango dute lehentasuna. Erroldatu gabeek hutsik geratzen diren plazak bete ahal izango dituzte. Izen-emateak plaza-kopurua gainditzen badu zozketa egingo da.

Parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea. Horretarako, izen-emate orriak daude udal webgunean, Kultur Etxean eta Udaletxean.

Inskripzioan, zein txandatara joan nahi den eskatu ahal izango da; txanda bakarra aukeratu ahal izango da.

  1. TXANDA: APIRILAK 3-4-5
  2. TXANDA: APIRILAK 11-12-13-14

Aste Santuan ez da ohiko ludoteka zerbitzurik egongo, ezta horren erabilera librerik ere.

 

Izena emateko epea: Martxoaren 20tik 27ra (biak barne)

Matrikulatzeko lekua:

Zozketa (beharrezkoa balitz): martxoak 28

Onartuen zerrenden argitalpena: martxoak 28

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (Inscripciones  2023-AMURRIO UDABARRILEKU_EDITABLE.pdf)Inscripciones UdabarrilekuInscripciones Udabarrileku211 kB17-03-23 12:49
Inprimatu