Sugeak Lagun proiektua bueltan da!

Iaz bezala, Aiara inguruko sugeen argazkiak bidali beharko dizkiguzue, haien ekologiari eta gure bailarako kontserbazio-egoerari buruz gehiago jakiteko. Kanpainari buruzko informazioa, argazkiak bidaltzeko oinarriak eta iaz jasotako argazkien emaitzak topa ditzakegu www.muskerraknatura.eus weborrian. Nobedade gisa, 2023an Muskerrak-eko Instagramen argitaratuko ditugu bidalitako argazkiak (izena eta lekua jarrita, egilea ados badago), gure sugeen ikusgarritasuna areagotzeko eta pertsona orok gugandik gertu bizi diren izaki zoragarri eta mehatxatu hauek ezagutzeko.

 

Lorategi Jasangarriak: Argazki maratoia Instagramen

Lorategi Jasangarriak proiektuaren barruan, argazki maratoi bat jarriko dugu martxan, zeuen lorategi, terraza eta balkoietan ikusten dituzuen animalia basatien, landare basatien eta onddoen argazkiak guri bidaltzeko. Animalia bizien eta erauzi gabeko landare eta onddoen argazkiak baino ez ditugu onartuko.

Maratoi honen helburua gure inguruko bizitza basatia hobeto ezagutzea da, bertan dauden espezieei buruz ikastea eta espezie horiek babesteko gure esku dauden neurriak ezartzea.

Bidalitako argazkiak gure Instagramen ipiniko ditugu (zuen izena eta gutxi gorabeherako kokapena adierazita), zuen Lorategiak Jasangarritasuna erakutsiz.

Argazkiak gaurtik uztailaren amaierara arte jasoko ditugu, beraz, bidali ahal dituzun guztiak instagram kontura @muskerraknatura edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emailera eta lagun iezaguzu Aiarako bizitza basatia hobeto ezagutzen!

Parte-hartzaileen artean hegaztientzako habia-kaxak, intsektu-hotelak eta abar dituzten bi kit zozketatuko dira, basa-bizitzarekiko espazio jasangarriagoa eta adiskidetsuagoa izaten lagunduko dizutenak.

* Oparia fauna eta flora motaren eta espazioaren arabera aukeratuko da.


Inprimatu   E-maila