Amurriok programazio zabala eskainiko du hilabete osoan Martxoaren 8a dela eta

 

  • Udal Liburutegiak feminismoari eta emakumeari buruzko liburuen erakusketa hartuko du martxoaren 1etik 10era

 Amurrion, 2022ko otsailaren 28an. Amurrioko Udaleko Berdintasun Sailak hainbat jarduera antolatu ditu adin guztietarako martxoaren 8aren inguruan, hilabete osoan zehar egiteko. Programa asteazken honetan bertan, martxoaren 1ean, hasiko da, Udal Liburutegian egingo den feminismoari eta emakumeari buruzko liburuen erakusketarekin, eta martxoaren 19an amaituko da, berdintasunaren aldeko IV. Martxa arautuarekin. Bertan, musika, antzerkia, bakarrizketak eta kirola izango dira, besteak beste.

“Amurrioko Udaletik emakumeok gizarte berdinzaleagoa lortzeko egiten dugun ahalegin handia aldarrikatu eta ikusarazi gura dugu. Aurten, desberdintasunaren ulermenari begirada berri bat emateko eta ezagutza sortzeko prozesuak aberasteko asmoz, sexua/generoa izeneko azterlanari buruzko hainbat argitalpen egongo dira ikusgai Liburutegian”, azaldu du Ixone Saratxaga Berdintasun zinegotziak.

Programatutako jarduerak:

Martxoak 1-10

Feminismoari eta emakumeari buruzko liburuen erakusketa Udal Liburutegian

Martxoak 7

10:30. Berdintasunaren aldeko stand-a. Amurrioko azokan. IFBSren Oinerz proiektua, Sartu Alavaren eskutik

Martxoak 8

18:30. “Elementas” bakarrizketa Amurrioko plazan.

19:00. Manifestazioa. Amurrioko Emakumeen Sarearen* eta Mugimendu Feministaren eskutik. Amurrioko plazan

Martxoak 9

19:00. “Emakumeak musikan” ekimenaren IX. edizioa. Amurrioko Antzokian. Sarrera doan leku guztiak bete arte.

Martxoak 11

20:00. “Feminissimas” antzerkia. Amurrioko Antzokian. Sarrera: 12 €.

Martxoak 12

10:00-14:00 eta 15:00-19:00. Autodefentsa feministako tailerra. Amurrioko Kultur Etxean. Izen-ematea martxoaren 8ra arte: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. /945891161

Martxoak 19

10:00 Berdintasunaren aldeko IV. Martxa arautua. Irteera Juan Urrutia plazatik.


Inprimatu   E-maila