Amurrioko Ludotekak 2026ko Udalekuetan izena emateko epea ireki du

Amurrioko Ludotekak 2026ko Udalekuetan izena emateko epea ireki du

  • 2022 eta 2023 artean jaiotako neska-mutilei zuzendutako ekimena da, eta uztailean zehar euskarazko jarduera ludikoak eta hezigarriak eskainiko ditu Armurulanda Udal Ludotekan.

Amurrioko Udalak udalekuen edizio berri bat jarri du martxan, 2022 eta 2023 bitartean (biak barne) jaiotako haurrei zuzendutako euskarazko aisialdi hezitzaileko proposamena.

Programaren helburua da Amurrioko haurrei aukera ludiko eta hezitzaile bat eskaintzea eskola-oporraldian, askotariko programazio baten bidez: jolasak, sormen-tailerrak eta beren adinera egokitutako beste jarduera batzuk, sozializazioa, sormena eta euskararen erabilera sustatuz, ondo pasatzeko eta ikasteko ingurune batean.

Udalekuak uztailean egingo dira, Armurulanda Udal Ludotekaren instalazioetan, eta bi txandatan antolatuko dira:

  • Lehen txanda: ekainaren 29tik uztailaren 10era.
  • Bigarren txanda: uztailaren 13tik 24ra.

Jardueren ordutegia 09:30etik 13:30era izango da.

Plazak mugatuak dira eta Amurrion erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute esleipenean. Erroldatuta ez dauden haurren eskaerek hutsik geratzen diren plazak eskuratu ahal izango dituzte. Izen-emate kopuruak plaza erabilgarriak gainditzen baditu, zozketa bat egingo da onarpenak zehazteko.

Parte hartzeko prezioa 62 eurokoa izango da txanda bakoitzeko.

Izen emateak ekainaren 1etik 12ra

Interesa duten familiek ekainaren 1etik 12ra bitartean egin ahal izango dute izen-ematea, Udal Ludotekan bertan, dagokion formularioa aurkeztuta.

Eskaerarekin batera ordainketaren frogagiria aurkeztu beharko da, Udaletxeko kutxazainean edo banku-transferentzia bidez egin ahal izango dena, parte hartzen duen haurraren izen-abizenak adieraziz.

Izena emateko ordutegia 17:00etatik 19:30era izango da.

Amurrioko Udalak familiak animatu nahi ditu aisia, ikaskuntza eta bizikidetza uztartzen dituen ekimen honetan parte hartzera, txikienei euskarazko uda aktibo eta aberasgarria eskainiz.

Gazteentzako etxebizitza alokatzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza onartu du Amurriok

Amurrioko Udalak etxebizitza alokatzeko herriko gazteei zuzendutako laguntzak arautuko dituen ordenantza onartu du osoko bilkuran. Horretarako aurrekontu-partida 30.000 eurokoa da, eta eskabideak ALHAOn iragarkia argitaratu ondoren formalizatu ahal izango dira.

Atzo onartutako ordenantzak gazteei emantzipazio prozesuan laguntzea du helburu. Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak azaldu duen bezala, “laguntza honen bitartez, gazteen artean alokairu-erregimeneko etxebizitza eskuratzea sustatu nahi dugu”.

2021ean zehar gazteen alokairu-gastuaren parte bat estaltzeko aukera emango duen diru-laguntza hileko alokairuaren %30 eta %50 artekoa izango da gehienez, eskatzailearen urteko diru-sarrera gordinen arabera. Onuradunek zenbait baldintza bete beharko dituzte laguntza jaso ahal izateko: 18 urtetik gorakoa eta 35 urtetik beherakoa izatea; etxebizitzarik jabetzan ez izatea; diruz lagundutako etxebizitzan erroldatuta egotea, eta gutxienez urtebeteko antzinatasuna izatea Amurrion erroldatuta; urteko diru-sarrera gordinak ezin izango dira 30.000 eurotik gorakoak izan; eta ezin izango da familia-loturarik egon onuradunen eta errentatzailearen artean.

Eskabideak aurkezteko epea iragarkia ALHAOn argitaratzen denean zabalduko da.

Amurriok herriko merkataritza bultzatuko du gazteen artean, hiru iPhone 17 zozketarekin

Amurriok herriko merkataritza bultzatuko du gazteen artean, hiru iPhone 17 zozketarekin

  • Ekimenak tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea du helburu, Amurrio Berrikusi aplikazioa erabiliz

Amurrioko Udalak “Lortu zure iPhone Amurrio Berrikusi” kanpaina jarri du abian, Amurrio Berrikusi aplikazioa erabiliz udalerriko gazteen artean tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko.

Kanpaina 2026ko martxoaren 30etik maiatzaren 10era egingo da, eta 16 eta 30 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago. Parte hartzen dutenen artean 256 GB-ko hiru iPhone 17 (edo antzeko modeloa) telefono mugikor zozkatuko dira.

Parte hartzeko, erabiltzaileek Amurrio Berrikusi aplikazioan erregistratuta egon behar dute, atxikitako establezimenduetan erosketak egin behar dituzte kanpainak irauten duen bitartean, eta erosketa-tiketak igo behar dituzte aplikaziora. Gastatutako 10 euro bakoitzeko, partaidetza bat lortuko da zozketan, erosketa bakoitzeko gutxieneko gastu bat egin beharrik gabe.

Zozketa 2026ko maiatzaren 13an egingo da, eta hiru irabazle eta hiru ordezko hautatuko dira. Sarituak aplikazioaren bidez eta posta elektronikoz jakinaraziko dira.

Saria jasotzeko ezinbestekoa izango da nortasuna eta adina egiaztatzea NAN edo agiri baliokide baten bidez, irabazleek ezarritako adinaren baldintza (16 eta 30 urte bitartean) betetzen dutela egiaztatzeko.

Ekintza honen helburua da tokiko merkataritza gazteei hurbiltzea, hurbileko establezimenduetan kontsumo-ohiturak sustatzea eta Amurrio Berrikusi bezalako tresna digitalen erabilera sustatzea, merkataritzaren eta herritarren arteko harreman-kanal gisa sendotuz.

Horrelako ekimenekin, Amurriok tokiko ekonomia dinamizatzeko eta hurbileko merkataritzari languntzeko konpromisoa indartzen du.

Amurriok gazteen egoera aztertzeko diagnostikoa egin du

Amurrioko Udalak udalerriko gazteen egoerari buruzko diagnostikoa egin du, 2017an egindako aurreko azterlanean bildutako informazioa eguneratzeko eta zabaltzeko. Azken hiru hilabeteetan lantzen ari den gazteen partaidetza-prozesuan oinarrituta dagoen diagnostikoa Gazteria Planaren aurreproiektua eraikitzeko oinarria izango da.

Amurrioko Udaleko gazte-zerbitzu berriak bere lekua eman nahi die gazte-politikei Udalean. Horretarako, Amurrioko Udalaren gazte-diagnostikoa eguneratu behar izan da, udalerriko gazteen errealitatea ezagutzeko eta horretan esku hartzeko. Era berean, informazioa biltzeko lehen fase horrek, ondoren, gazteek diagnostiko-txostenean planteatutako premiekin bat datorren programa definitzeko eta diseinatzeko balioko du.

“Amurrioko gazteen azken diagnostikoa egin eta kolektibo horrentzako udal-zerbitzu espezifikoa abian jarri zenetik 5 urte igaro direnean, funtsezkoa da diagnostiko hori eguneratzea, udaleko sail berri horretatik gazte-politikak aplikatzeko abiapuntua izan dadin”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Informazioa biltzeko prozesua

Diagnostiko horrek gazteen, elkarteen eta talde antolatuen ikuspuntua jasotzen du, bai eta gazteen egungo egoeraren berri duen beste edozein eragilerena ere. Informazioa biltzeko metodologiari dagokionez, bileren eta galdera-sorten bitartez gauzatu da. Bilera eta galdetegi horietan gazteentzat garrantzitsuak diren gaiak jorratu dira, aisia, kultura, kirola, ekipamenduak, osasuna, parte-hartzea, prestakuntza eta emantzipazioa, besteak beste.

Guztira, aurrez aurreko 20 elkarrizketa baino gehiago egin dira udalerriko elkarte eta taldeekin, eta 220 galdetegi bete dira, hiru adin-tartetara egokitutako hiru mota: 12 eta 16 urte bitartekoak, 17 eta 24 urte bitartekoak eta 25 eta 30 urte bitartekoak.

Azterlanaren ondorio orokorrek planteatzen dutenez, gazteen ikuspegia kulturaren, kirolaren eta aisialdiaren programazioan txertatu behar da, udal-ekipamenduak haien beharretara egokitu, eta orain arte kolektiboarekin erabili diren komunikazio-bideak berrikusi, udalaren eta gazteen arteko partaidetza eta lankidetza sustatzeko. Era berean, emantzipazioari, etxebizitzari eta enpleguari buruzko hainbat erakunde, organismo edo/eta entitateren baliabideak bideratu eta ezagutaraziko dituen informazio- eta orientazio-zerbitzu berria garatu behar da, gazteentzako baliabide guztien erabilera bermatzeko eta egungo ezjakintasuna edo desinformazioa saihesteko.

Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.