Amurriok bonuen kanpaina abiaraziko du tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko

Amurrioko Udalak eta Izan Amurriok, merkatari, zerbitzu eta ostalaritza elkarteak, maiatzean egindako kanpainan soberan geratu ziren bonuekin bigarren kanpaina abiaraziko dute. Ekimenaren helburua tokiko merkataritza dinamizatzea eta udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzea da. Horretarako, kanpaina abenduaren 5etik 24ra egingo da kanpainari atxikita dauden 40 establezimenduetan.

Kanpainak irauten duen bitartean 663 bonu jarriko dira eskuragarri, eta zuzenean banatuko dira atxikita dauden establezimenduen artean. Bonuaren balioa 25 eurokoa da, eta bonua lortzeko zenbatekoa, 20 euro. Saltokietan lortu daitezke erosketa egitean, eta pertsona bakoitzak establezimendu bakoitzeko gehienez bi bonu erabili ahalko ditu.

Hona hemen kanpainari atxiki diren 40 saltokiak:

Moda eta osagarriak: Abascal; Azules, viste tu vida; Eguiluz moda y color; Gancedo; HIT denda; Kapritx; Karisma; Katibel; Lilura; New Jolan eta Telmer.

Kirolak: Basualdo Kirolak eta Koba Cycling.

Zapata‑dendak: Aranoa Zapatak eta Calzados Urrutia.

Liburu-dendak: Bai-Bada, Garoa eta Sanz.

Edertasuna eta Estetika: If Hair Beauty&Nails, Peluquería A+A, Peluquería Spiral, Susana Estética, La Suite B&B, Mirela Nails Beauty y Peluquería Ekine.

Optikak: Centro óptico Josu eta Luyando ópticos.

Bitxi-dendak: Madis eta Lambarri.

Janari-dendak: Selene Frutadenda.

Belar-dendak: Maritierra eta Lur Herboristeria.

Beste batzuk: Centro Veterinario Autsiki, Elektrohob, Entrepunto y punta, Ferretería Arberas, Foto Arregi, Plaza Amurrio, Perfumería Garbiñ y y Ecomobel.


Inprimatu   E-maila