190 pertsona baino gehiagok parte hartu dute urrian eta azaroan zehar Amurrioko auzoekin egindako topaketetan

Ibilbideek gertakariak eta inbertsio-proposamenak in situ ezagutzea ahalbidetu dute

Urrian eta azaroan zehar topaketak egin dira Amurrioko hainbat auzoekin, auzoetan bertan hiribilduko gune bakoitzeko herritarrek lagunduta egin diren ibilbideen bidez. Ibilbide horietan Amurrioko Udaleko langile tekniko eta politikoek ere parte hartu dute (obrak, lorezaintza, udaltzaingoa, hirigintza eta partaidetza).

Auzoetako kaleetatik egin diren ibilbide/pasealdiek gertakari eta inbertsio-proposamen zehatzak in situ ezagutzea ahalbidetu dute. Hauek dira proposamenen gai nagusiak: galtzada eta espaloiak hobetzeko beharra, hustubideak garbitzea edo hiri-altzariak hobetzea (jolastokiak, bankuak berritzea eta zakarrontziak jartzea). Horretaz gain, lorategi-guneak hobetzeko beharra antzeman da, eta konponbideak bilatzeko eskaera egin da hiriguneko tarte batzuetan ibilgailuek duten abiadura altuari heltzeko.

190 pertsona baino gehiagok parte hartu dute topaketetan, eta emakume (% 46) eta gizonen (% 54) arteko partaidetza orekatua egon da. Dagoeneko gertakari batzuk konpontzen ari dira, eta beste batzuk laster konponduko dira. Inbertsio handiagoak dakartzaten proposamenak aztertu eta aurrekontuak egingo dira, bideragarritasuna ezagutzeko eta datozen hilabeteetan garatzen hasteko.

Gertakari eta inbertsio-proposamenen egoera ezagutzeko edo auzoekin egindako topaketei lotutako edozein kontsultarako harremanetan jar zaitezke herritarren parte-hartzearen teknikariarekin helbide elektroniko honen bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

 


Inprimatu   E-maila