Zine ordutegia Amurrio Antzokian

Amurrio Antzokiko zinema-programazioaren ordutegiak aldatzeko iradokizunak jaso direnez, 2022ko urriaren 17ra arte gai horri buruzko datuak bilduko dira.


Hurrengo estekan zine programazioaren ordutegiari buruzko 4 galdera dituen galdetegi labur bat erantzun daiteke. Halaber, Amurrio Antzokian urriaren 17ra arte programatutako saioetan galdera berberak egingo zaizkie bertaratutakoei.

 

Galdetegia

“Uda Artistikoa” programak antzerki-, musika-, argazki- eta eskulan-tailerrak proposatzen ditu

Amurrioko Udalak uda honetan ekingo dio berriro ere 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako “Uda Artistikoa” tailerrari. Bertan, lau diziplina artistiko osagarri gauzatuko dira: argazkigintza, antzerkia, musika eta eskulanak. Aisialdi artistikoko programa uztailaren 4tik 28ra egingo da eta izena emateko epea zabalik dago jadanik Kultur Etxean plaza guztiak bete arte.

 “Uda Artistikoa” proiektuaren helburua artea haurtzaroko jolas- eta esperientzia-espazioaren parte izatea da, uda sormen-espazio desberdinak ezagutzeko pizgarri bihur dadin. Aurreko ikasturteetan hasitako prestakuntza artistikoko ekimenarekin lotzen den proposamena da, eta Eskola Artistikoaren eskaintza artistikoaren, prestakuntzakoaren eta aisialdikoaren testuinguruan dago.

Guztira,  6 eta 12 urte bitarteko umeen bi taldetan banatuko diren 30 plaza planteatzen dira. Jarduerak astelehenetik ostegunera egingo dira, goizeko 9:30etik 12:30era, San Anton plazako gune estalian, Kultur Etxeko instalazioen laguntzarekin. Planteatutako talde bakoitzak lau diziplinetako bi landuko ditu egunero.

Izen-ematea zabalik dago jadanik Kultur Etxean, eskainitako plazak bete arte. Amurrion erroldatutako pertsonentzako tasa 72,09 €-koa da, eta 133,50 €-koa udalerrian erroldatu gabeentzat.

Amurrioko kultura eta sorkuntza arloko eragileen arteko lehen topaketa

Joan den uztailaren 21ean, Amurrioko Katekesiaren Aretoak herriko kultur eta sormen eragileen arteko lehen topaketa hartu zuen, Kulturaren Plan Estrategikoa aktibatzeko ekintzen barruan.

Eragileen arteko loturak sortu eta finkatzeko idealarekin, lehen topaketa horren helburua aldian-aldian harremanak izateko eta elkarrekin egoteko testuinguru egokia sortzeko lan-metodologia ezartzea izan zen, horrela, proiektuak partekatzeko, lankidetzak bilatzeko eta sinergiak sortzeko. Hori guztia baterako sorkuntzatik abiatuta, hau da, parte-hartzea horizontaltasunetik planteatuko da, Udala kultur eragile bat gehiago izanik.

KPEko idazkaritza teknikoaren talde arduradunak lan-proposamen hau egin zuen: urtean 2 topaketa egitea, lehenengoa urrian eta bigarrena apirilean/maiatzean; bertan, interesdunek, alde batetik, dagokien seihilekoko proiektuak eta programazioa partekatu ahal izango dituzte, eta, bestetik, beste eragile batzuekin harremanak izan eta hitz egin ahal izango dute, puntu komunak aurkitzeko, lankidetza-proiektuak sortzeko, eta abar. Horrela, pixkanaka, topaketen eta elkarrizketen bitartez, elkarren eta bakoitzaren jarduera ezagutzea sustatuko da, eta eragileen arteko lankidetza eta sinergiak sortuko dira.

Proposamena aho batez onartu zen, eta hurrengo foroa datorren urrian egingo da. Pertsona, banakako eragile, elkarte edo talde kultural eta sortzaile guztiei parte hartzeko gonbitea egiten zaie. Bai eta jarduera nagusia kulturala ez duten baina zeharka Amurrioko kulturaren garapenerako eragile estrategikoak diren edo izan daitezkeen eragileei ere –norbanakoak, kolektiboak edo Udaleko sailak–.

Amurriok kultura kalera ateraz eman dio hasiera udari, ‘Udako kultura tantak - Cultura a pie de calle’ programarekin

Amurrioko Udalak beste urte batez eutsi dio udan kultura kalera ateratzeko apustuari. ‘Udako Kultur Tantak - Cultura a pie de calle’ programaren bidez, hiru jarduera programatu dira ekainean eta uztailean. Guztiak Juan Urrutia parkean izango dira, 20:00etan, eta euria egiten badu, San Anton plazara eramango dira.

“Aurten herriko eta auzoetako jaiei berriro ekingo badiegu ere, aurreko bi urteetan hain harrera ona izan duen formulari eutsiko diogu, aire zabaleko kulturaz gozatzeko uda baten aldeko apustua eginez”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Ekainean bi ikuskizun programatu dira. Lehenengoa, ekainaren 10ean, dantza-ikuskizuna izango da, “Hiru Hitzetan”, eta hiru koreografia eszenaratuko ditu: Amaia Elizaranen “Out”, Olaia Valle eta Rocío Tejedaren “Bitartean” eta Noderen “Emakumeekin”. Ekainaren 17rako, proposamena helduentzako kale-antzerkia izango da, Trapuzaharra konpainiaren “Por hacer un favor”, Arabako plazetan, Arabako kaleko arteen zirkuituaren barruan. Azkenik, uztailaren 1ean, “Big Band Berri” gasteiztarren kontzertua izango da.

Arte Eskolako, Herri Musika Eskolako eta Udal Dantza Eskolako matrikulazio irekia

Amurrioko Arte Eskolak datorren ikasturterako tailerren eskaintzarekin jarraituko du. Helduentzako proposamen berri bat nabarmentzen da, antzerki tailerra. Halaber, Herri Musika Eskolak eta Udalaren Dantza Eskolak ohiko eskolak ematen jarraituko dute

Juan Aranoa Udal Eskola Artistikoan egiten diren tailerretarako izen-ematea irailaren 16ra arte egongo da zabalik. Bestalde, Herri Musika Eskolan izena emateko epea irailaren 9an bukatuko da. Bi aurrematrikula horiek aurrez aurre egin ahal izango dira Kultur Etxean, 10:00etatik 14:00etara.

Udalaren Dantza Eskolaren kasuan, matrikulazioa Amurrioko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan egingo da, modu presentzialean zein online.

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (HERRI MUSIKA ESKOLA 2022-2023.pdf)HERRI MUSIKA ESKOLA 2022-2023HERRI MUSIKA ESKOLA 2022-2023199 kB08-07-22 08:54
Download this file (HERI MUSIKA ESKOLA IZEN EMATEA.pdf)HERI MUSIKA ESKOLA IZEN EMATEAHERI MUSIKA ESKOLA IZEN EMATEA296 kB08-07-22 08:54
Download this file (DANTZA 2022-2023.pdf)DANTZA 2022-2023DANTZA 2022-2023122 kB08-07-22 08:53
Download this file (DANTZA ESKOLA IZEN EMATEA.pdf)DANTZA ESKOLA IZEN EMATEADANTZA ESKOLA IZEN EMATEA130 kB08-07-22 08:53
Download this file (ARTE ESKOLA TAILERRAK.pdf)ARTE ESKOLA TAILERRAKARTE ESKOLA TAILERRAK420 kB08-07-22 08:53
Download this file (ARTE ESKOLA IZEN EMATEA.pdf)ARTE ESKOLA IZEN EMATEAARTE ESKOLA IZEN EMATEA313 kB08-07-22 08:53

“Poetak Maiatzean” Nazioarteko Jaialdia maiatzaren 9an helduko da Amurriora

Poetak Maiatzean” Nazioarteko Poesia Jaialdia Amurriora helduko da hilaren 9an, herritarren artean poesia zabaltzeko asmoz. Iaz bezala, edizio honetan ere “Kristalezko orrialdeak” ekimena gauzatuko da 30 establezimendu baino gehiagotan, Amaurre ikastetxeko ikasleen eskutik.

Datorren astelehenean Curtis Bauer (EEBB), Carmen Vargas (Sevilla), Idoia Carramiñana (Bilbo) eta Leire Ugadi (Bilbo) poetak Amurrion elkartuko dira. Goizean, 12:00etan, bisita eta Aresketa ikastolako ikasleekin topaketa egingo dute. Arratsaldean, 19:00etan, poeten eta herritarren arteko topaketa izango da La Casonako erakusketa aretoan, euren bizipenak errezitatzeko eta kontatzeko. Amaitutakoan, elkartruke bat egingo da bertan daudenekin.

Jaialdiari dagokionez, Amaurre ikastetxeko ikasleek udalerriko saltokietako erakusleihoak apainduko dituzte bigarren urtez jarraian, baita udal eraikinak ere, Udaletxea eta Amurrio Antzokia, besteak beste.

 

Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.