Amurrioko Udalak oso positibotzat jo du 2026ko Andra Mari eta San Rokeko festak

Amurrioko Udalak oso positibotzat jo du 2026ko Andra Mari eta San Rokeko festak

  • Udalak herritarren parte-hartze zabala, jai giroa eta publiko guztientzako pentsatutako egitarauaren garapen egokia nabarmentzen ditu

Amurrioko Udalak oso balorazio positiboa egin du 2026ko Andra Mari eta San Rokeko jaiei buruz, udalerriko kaleak eta plazak auzokideentzako eta bisitarientzako topagune bihurtu baitituzte.

Udalak bereziki azpimarratu du herritarrek erantzun ona eman dietela programatutako ekintzei, eta jaietan bizi izan duten giroa nabarmendu du. Programazioak publiko ezberdinei zuzendutako proposamenak eskaini ditu, jaietan parte hartzea eta gozamen partekatua bultzatuz.

Naiara Barallobre Kultura zinegotzia pozik agertu da jai hauen emaitzarekin: “Oso pozik gaude Amurrioko festen garapenarekin. Kaleak beteta ikusi ditugu, parte hartze handia eta, batez ere, gozatzeko eta partekatzeko gogo handia. Programak oso harrera ona izan du eta uste dugu jai anitzak lortu ditugula, parte-hartzaileak eta pertsona guztiek beren espazioa aurkitzeko pentsatuak”.

Aurreko hilabeteetan egindako lana ere balioan jarri nahi izan du Baralloblek: “Horrelako jai batzuk antolatzeak lan eta koordinazio handia eskatzen du. Eskerrak eman nahi dizkiet Amurriok berriro ere egun berezi hauek bizitzea ahalbidetu duten pertsona, elkarte, kolektibo, udal langile eta eragile guztiei”.

Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak, bere aldetik, ospakizunen izaera kolektiboa azpimarratu du: “Jaiak dira Amurrioren nortasuna argien islatzen den uneetako bat. Aurten berriro ikusi dugu udalerri parte-hartzailea, abegitsua eta elkarrekin ospatzeko gogo handikoa dugula. Herritarren erantzuna bikaina izan da eta horrek urtez urte hobetzeko lanean jarraitzera animatzen gaitu”.

Alkateak jaietako jardunaldietan izan duen portaera orokorra ere nabarmendu du: “Herritar guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu izan duten jarreragatik eta parte hartzeagatik. Egunotan bizi izan den giro ona pertsona eta kolektibo askoren inplikazioaren ondorioa da. Udaletik Amurrio osoa harro sentitzeko moduko jaiak eraikitzen jarraitu nahi dugu”.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie kultur eta kirol elkarteei, koadrilei, ostalaritza eta merkataritza establezimenduei, udal langileei, segurtasun, garbiketa eta larrialdi zerbitzuei, baita jaiak antolatzen eta garatzen lagundu duten pertsona guztiei ere.

Balorazio positibo honekin, Amurrioko Udalak itxitzat ematen ditu herriak kolektiboki ospatzeko eta gozatzeko duen gaitasuna erakutsi duten jaiak, eta hurrengo ospakizunetara begira lanean hasiko da.

Amurrioko Udalak 2026ko jaien programazioa aurkeztu du

Amurrioko Udalak 2026ko jaien programazioa aurkeztu du

  • Programazioak ehun jarduera baino gehiago izango ditu, tradizioa, kontzertuak, kirola, gastronomia eta publiko guztientzako proposamenak uztartuko dituztenak

Amurrioko Udalak prentsaurrekoan aurkeztu ditu abuztuaren 12tik 17ra ospatuko diren Andra Mariren eta San Roke 2026 jaien kartela eta programazio ofiziala. Aurkezpenean parte hartu dute Amurrioko alkate Txerra Molinuevok, Kultura eta Jaietako zinegotzi Naiara Barallobrek, Berdintasun teknikari Irune Iturbe, Jaietako eta Antzokiko teknikari Noemi Llorentek, txosna solidarioko ordezkariek eta Kuskua elkarteko ordezkariek. Agerraldian, publiko guztiarentzat pentsatutako jaiak osatuko dituzten ekitaldi nagusien berri eman da.

Programazioak ehun jarduera baino gehiago biltzen ditu, eta Amurrioko kaleak musikaz, kulturaz, kirolez, tradizioz eta aisiaz beteko dituzte. Egitarauak hitzordu enblematikoenak mantentzen ditu, hala nola pregoia, Kuskua elkartearen eskutik, txupinazoa eta Iguarrakoren jaitsiera; haurtzaroari, adinekoei eta koadrilei eskainitako jardunaldiak; Andra Mariren eta San Rokeren ospakizunak, karrozen desfilea, lehiaketa gastronomikoak eta familientzako jarduera-eskaintza zabala, udalerriko hainbat gunetan banatuta.

Musika protagonista izango da berriz ere jaietan zehar, Benito Kamelas, Süne, La Polaka edo Txapela Brava taldeen emanaldiekin, Oxabi edo Zutik erromeriekin, orkestrekin, elektrotxarangekin, DJekin eta gustu guztietarako musika ikuskizunekin.

Programak, gainera, udalak jai inklusibo eta seguruekin duen konpromisoa indartzen du. Barraketan dibertsitate funtzionala errespetatzen jarraituko da, soinu eta argi estimuluak murriztuko dira, pirotekniaren erabilera mugatuko da, eta indarkeria matxisten aurrean prebentzio, sentsibilizazio eta arreta-guneak jarriko dira berriro jai-egun nagusietan.

Aurkezpenean, Naiara Barallobre Kultura eta Jaietako zinegotziak nabarmendu duenez, "jaiak urteko une esperatuenetako bat dira, Amurrioko espiritua eta auzokideen, koadrilen, elkarteen eta kolektiboen inplikazioa ordezkatzen dutelako. Egitarau oso osatua prestatu dugu, pertsona guztiek jai parte-hartzaile, seguru eta inklusiboez gozatzeko aukera izan dezaten".

Era berean, Txerra Molinuevo alkateak eskerrak eman nahi izan dizkie "Jai Batzordeari, udal langileei, elkarteei, koadrilei, kirol klubei eta hain programazio zabala eta anitza ahalbidetzeko laguntzen duten pertsona guztiei".

Horrez gain, Irune Iturbe Berdintasun teknikariak nabarmendu du koadrila, txosna, elkarte eta bestelako kolektiboekin egindako koordinazio lana, erantzunkidetasunetik indarkeria matxistarik gabeko jaiak sustatzeko, eta gogorarazi du "indarkeria matxisten prebentzioa ez dagokiela soilik erakundeei, ezta mugimendu feministari ere; komunitate osoaren inplikazioa eskatzen duen zeregin kolektiboa da". Era berean, jaietan zehar kioskoan informazio eta prebentzio gunea jarriko dela eta eskuragarri dauden arreta baliabideei buruzko informazioa zabalduko dela adierazi du.

Udalak herritarrei eta egun horietan Amurrio bisitatzen dutenei programatutako jardueretan parte hartzeko eta jaiez errespetutik, bizikidetzatik eta erantzukizunetik gozatzeko deia egin die, guztion artean Andra Mariren eta San Rokeren jai-giroari eusten lagunduz.

 

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (2026_Amurrio_Kontzertuen_Kartela.pdf)2026_Amurrio_Kontzertuen_Kartela.pdf 2589 kB28-07-26 10:41
Download this file (2026_Amurrio_Jai_kartel_orokorra.pdf)Jai kartelaJai kartela8795 kB28-07-26 10:40
Amurrioko koadrilek berriro harritu gaituzgte sormenez betetako karroza lehiaketan

Amurrioko koadrilek berriro harritu gaituzgte sormenez betetako karroza lehiaketan

  • Trot-Artek irabazi du lehen saria, Greziako mitologiaren eta Herkulesen birsortze ikusgarri batekin, eta, ondoren, Euskotarrak eta El Boli

Amurrioko jaietako desfile eta karrozen lehiaketak fantasiazko agertoki bihurtu zituen atzo udalerriko kaleak. Bikingoak, marrazki bizidunetako pertsonaiak, Robin Hood, greziar mitologiako heroiak eta kabareteko dantzariak izan ziren protagonista kolorez, musikaz, erritmoz eta irudimenez beteriko arratsalde batean, eta bizilagun eta bisitari ugari bildu ziren jaietako hitzordu desiratuenetako batez gozatzeko.

Koadrilek berriz ere ikusleak harritu zituzten sormen eta artisau-lan zabalarekin, eszenografiak, karakterizazioak eta koreografiak xehetasunez zainduz. Emaitza proposamen originalez betetako desfilea izan zen, eta agerian utzi zuten, beste urte batez, koadrilen inplikazioa eta Amurrioko kaleak fantasiazko eszenatoki bihurtzeko duten gaitasuna.

Epaimahaiaren deliberazioaren ondoren, Trot-Art koadrilak irabazi zuen lehen saria, greziar mitologian eta Herkulesen irudian inspiratutako proposamen ikusgarriari esker, bere lanketa, presentzia eta ikusleak harritzeko gaitasunagatik nabarmendu zen eszenaratze batekin.

Bigarren postua Euskotarrak-entzat izan zen, San Fermin jaietako giroa eta izpiritua desfilera eraman zituena, eta El Boli-k hirugarren postuan osatu zuen podiuma Robin Hooden unibertsoaren birsorkuntza bereziarekin.

Lehiaketaren azken sailkapena honela geratu zen:

  • Trot-Art: Grekoak-Herkules
  • Euskotarrak: San Fermin
  • El Boli: Robin Hood
  • Txabolakoak: Vikingos
  • Dantza Lagunak: Le Moulin Rouge
  • Herriarenak: Doraemon

Desfileak agerian utzi zituen, beste behin ere, herriko koadrilen ahalegina, sormena eta inplikazioa, horiek baitira urtero Amurrioko jaietako une garrantzitsuenetakotzat finkatzen den hitzorduaren benetako protagonistak.

Aurten ere, astez aste egindako lana eta proposamen bakoitzean jarritako ilusioa umorez, artez, musikaz eta tradizioz betetako desfile bihurtu ziren, Amurrioko kaleetan oroitzapenerako edizio berri bat utziz.

2026ko Araba Euskaraz ospakizuna dela eta, zirkulazioan eta aparkalekuan izango diren eraginak

2026ko Araba Euskaraz ospakizuna dela eta, zirkulazioan eta aparkalekuan izango diren eraginak

Ekainaren 14an Amurrion egingo den Araba Euskaraz 2026 dela eta, Udalak jakinarazi du zirkulatzeko eta aparkatzeko neurri bereziak hartuko direla segurtasuna eta ekitaldiaren garapen egokia bermatzeko. Ekitaldia El Refor inguruan eta Juan Urrutia parkean egingo da.

Trafiko mozketak

Ekainaren 14an, 09:00etatik 20:00etara, itxita egongo dira trafikoarentzat:

  • Elexondo eta Araba kaleak, elizako biribilgunetik Aldairekiko bidegurutzeraino.
  • Foru kalea.
  • Landakoko tartea, Bañuetaibar eta Maskuribairen arteko bidegurutzeen artekoa.

 

Aparkatzeko murrizketak

Ekainaren 14ko 08:00etatik 21:00etara debekatuta egongo da honako leku hauetan aparkatzea:

  • Maskuribai eta Adarragako aparkalekuak.
  • Santa Maria elizako aparkalekua.
  • Araba kaleko aparkaleku publikoa (karrozak).
  • Etxegoienbideko 16. zenbakiko aparkaleku publikoa.
  • Abiagako Skate Parkaren ondoko zelaia.

Kaltetutako guneetan normalean aparkatzen duten ibilgailu astunek Aldaiturriagako kamioien aparkalekua erabili ahal izango dute, salbuespen gisa, ekainaren 13tik 15era bitartean.

Era berean, eraginpeko guneetan dauden enpresetako langileei gomendatzen zaie, ahal den guztietan, ibilgailuak enpresen instalazioen barruan edo Goiena eta Barrena kaleen inguruan aparkatzeko.

 

El Reforren aparkatzeko erreserbak

Ekainaren 10eko 08:00etatik ekainaren 18ko 18:00etara bitartean debekatuta egongo da aparkatzea:

  • Jose Madinabeitia kaleko zaku-hondoan (7 eta 9 zenbakien artean).
  • Ibaiaren ondoan dauden El Refor aparkaleku publikoko autobus-plazetan.

Udalak herritarren ulermena eta laguntza eskertu nahi ditu, ospakizun hori behar bezala garatzen laguntzeko.

 

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (Bando_Araba_Euskaraz_Registrado_en_Libro_de_Bandos_07441_48702_13.pdf)Bando Araba EuskarazBando Araba Euskaraz214 kB05-06-26 07:13
Trafiko eta aparkamenduaren abisua Andra Mari eta San Roke jaietan

Trafiko eta aparkamenduaren abisua Andra Mari eta San Roke jaietan

Abuztuaren 12tik 17ra Andra Mari eta San Roke jaiak direla eta, trafikoa eten eta aparkatzeko murrizketak izango dira herriko hainbat tokitan.

 

Abuztuaren 12tik 18ra (24 ordu)

Ibilgailurik gabeko kale itxiak:

  • Mendiko Kalea (Justo Etxegurenetik Felix Murga kaleraino), kalez kaleko salmenta ezartzeagatik.
  • Jose Madinabeitia Kalea (parkearen aldea), jaietako jardueretarako sarbideak errazteko.
  • Frontoi kalea.

 

Abuztuaren 12tik 18ra (15:00etatik 07:00etara)

Jai-esparrua: kaleak trafikoari itxita.

  • Justo Etxeguren Plaza.
  • Larrinaga kalea.
  • Jose Madinabeitia Kalea (Armurubenta Kaletik Justo Etxegureneraino).
  • Iturralde kalea.

 

Abuztuak 13, osteguna

22:00etatik 23:00etara

  • Trafiko mozketa Elexondo Kalean, Landakoko/Aiarako eta Foru Kaleko elkarguneen artean, Zezensuzkoa dela eta.

 

Abuztuak 14, ostirala

23:30etik 02:30era:

  • Trafiko mozketa Elexondo Kalean, Landakoko/Aiarako eta Foru Kaleko elkarguneen artean, SÜNEk Juan Urrutia plazan emango duen kontzertua dela eta.

 

Larunbata, abuztuak 15

Ezin da aparkatu 07:00etatik "71. Aiala zirkuitua" bizikleta proba amaitu arte:

  • Aldai kalea (aparkaleku publikorako sarbideraino).
  • Frontoi kalea.
  • Armurubenta kalea.
  • Araba kalea (Elizako biribilgunetik Elexondo kaleraino).

 

Igandea, abuztuak 16

Ezin da aparkatu 15:00etatik karrozen desfilea amaitu arte:

  • Araba kalea.
  • Elexondo kalea.
  • Etxegoien kalea (5. zenbakiraino).
  • Aldai kalea (aparkalekuko sarbideraino).

 

21:00etatik karrozen desfilea bukatu arte trafikoari itxitako kaleak:

  • Araba kalea.
  • Elexondo kalea.
  • Aldai kalea (aparkaleku publikorako sarbideraino).

 

Abuztuaren 16an, igandea, eta 17an, astelehena

San Roke auzoa. Trafikoa modu berezian arautu da:

  • San Roke kalea trafikoarentzat itxita egongo da Ruperto jatetxetik Ermitaraino.
  • Olarriko Santa Marina bideak San Roke baselizarantz zirkulatzeko noranzko bakarra izango du, eta debekatuta egongo da gelditzea edo aparkatzea.

 

Garrantzitsua

Beharrezkoa izanez gero, kaltetutako guneetan aparkatutako ibilgailuak garabi bidez kendu ahal izango dira. Era berean, trafikoa arautzeko unean uneko neurriak hartu ahal izango dira, jaietako ekitaldiak behar bezala egiten direla bermatzeko.

Amurrioko 2026ko Jai Nagusietako kartela dagoeneko hautatu du deialdirako izendatutako batzordeak

Amurrioko 2026ko Jai Nagusietako kartela dagoeneko hautatu du deialdirako izendatutako batzordeak

  • Epaimahaiak 2026ko Amurrioko Jaietako irudi ofizial gisa Puesto estudioko lana hautatu du, 22 proposamenek parte hartu duten deialdi baten ondoren

Amurrioko Jaiak 2026 iragartzeko kartela dago jada. Proposamen irabazlea Puesto estudioak aurkeztu du, Alejandra Álvarez Morphy eta Fernando Arpio diseinatzaileek 2020an sortutako talde independenteak, Mexiko Hirian, Iruñean eta New Yorken egoitzak dituenak.

Amurrioko Udalak egindako deialdiaren bidez hautatu da kartela, eta 22 proposamenek hartu dute parte. Epaimahaiak bereziki nabarmendu du obrak tokiko nortasuna, tradizioa eta hizkuntza garaikidea uztartzeko duen gaitasuna, jai-giroko komunikazio-pieza gisa ezaguna eta eraginkorra den irudi batean.

Proposamenak Iguarrako kokatzen du konposizio baten elementu nagusi bezala, non Amurrioko sinbolo eta espazio esanguratsu ezberdinak agertzen diren, jai giroaren berezko erreferentziekin batera, hala nola konfetia edo su artifizialak. Emaitzak udalerriaren egungo irudia erakusten du, jaiei eta aniztasun sozial eta kulturalari lotuta.

Erabilitako teknika eta proposamenaren argitasun kontzeptuala ere baloratu ditu epaimahaiak, baita Amurrioko paisaia, arkitektura eta jai espiritua bezalako elementuak irudi bakar batean sintetizatzeko gaitasuna ere.

Puesto estudioak identitate bisuala, diseinu editoriala eta espaziora aplikatutako sistema grafikoak lantzen ditu, besteak beste, eta ibilbide ezaguna du nazioartean. Aurtengo edizioan, gainera, batzordeak lehiaketara aurkeztutako proposamenen kalitate eta aniztasun handia nabarmendu nahi izan du.

Haurren kategorian, jaietako kontrazalari dagokiona, 13 urteko Itsasne Basaldua Olartekoetxearen “Guk Jaietan” lanak irabazi du saria. Konposizio dinamiko eta koloretsua, eta jaien izpiritu parte-hartzailea modu alai eta zuzenean transmititzeko gaitasuna baloratu ditu epaimahaiak.

Halaber, aipamen berezia jaso dute Igone Olabarria Albizuaren “Iguarrako Maitekorra” (10 urte); Haizea Larrazabal Uriarteren “Jaiak” (7 urte); eta Daniela Alonso Valdésen “Iguarrako Zoriontsua” (9 urte) lanek.

Sari banaketa 2026ko ekainaren 11n izango da, 18:00etan, La Casona udal erakusketa aretoan. Egun horretan bertan, hautatutako lanen erakusketa bat inauguratuko da, eta ekainaren 20ra arte egongo da ikusgai.

 

Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.